XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Guri ere hori pasatzen zaigu neskekin.

Batzutan nazka ematen dute.

Nazkagarriak dira neska batzuk: segituan heltzen diote bati, eta ez dute hura askatzen.

- Horrelako gutxi dago.

Dibertitu egin nahi dute.

Edo farre apur bat egin nahi dute.

Besterik ez dute nahi.

Ez dute konprometatu nahi.

Eta gainera, ez dute inorekin konpromisorik hartu nahi.

Eta hori ongi aurkitzen dut nik.

Zertarako ibili mutil batekin lotuta? hobe da libre geratzea.

Ez zaizu horrela iruditzen?.

- Baina hori ere egin behar da.

Norbait bilatu behar duzu, edo norbait bilatuko duzu, eta irudituko zaizu egokia dela, zuzena eta jatorra dela.

Eta harekin ibiliko zara.

Hori ohartu gabe gertatzen da.

Batek ez du nahi, baina azkenean lotu egiten da.

Eta gero, hura da bere neska, eta bere laguna, eta beste gauza guztiak.

Hori beti horrela izan da, eta izango da.